2021 UDALEKUAK - ELORRIOKO TXINTXIRRI IKASTOLA

 


ELORRIOKO TXINTXIRRI IKASTOLA

2021 UDALEKUAK

 

NOIZ: Ekainak 21- uztailak 9

ORDUTEGIA: 9:30 – 13:30

ZAINTZA ZERBITZUA: 8:30-9:30 edo 13:30-14:30 – 20€ Aste bakoitza

 IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: Maiatzak 23

Oharra: Udaleku guztietan ikasle kopuru jakin bat beharko da taldeak eratu ahal izateko, eta ume nahikorik ez balego, baliteke aste guztietan taldeak eratzea ezinezkoa izatea. Horrelakoetan, lekurik egonez gero, beste udalekuren batean parte hartzeko aukera egongo da, nahiz eta hasiera baten izena emanda ez izan.

 

EMAN HEGOAK - UDALEKU IREKIA (HH3-LH1)

Udaleku honen helburua da dinamika eta jardueren bidez haurrengan gozamena eta plazerra sortzea, aldi berean umeen arteko harremanak eta elkarlana sustatuz. Ondoko gaiak landuko ditugu:

• Lauburua, naturaren lau elementuak (ura, lurra, sua eta haizea).

• Maite ditut maite gure bazterrak.

• Gorputza, mugimendua, osasuna.

• Harremanak eta emozioak.

• Txapela buruan eta jolastu munduan.

 

Aste kopurua

Prezioa

1

60€

2

110€

3

150€

 

Izena emateko, sakatu hemen.

  

 

ENJOY ENGLISH - SUMMER CAMP (LH1-LH6)

Astean proiektu bat landuz, haurrek taldean eta era ludiko baten, ingelesez jolastuko dute. Ikastolen Elkarteak udaleku honetarako beren-beregi sortutako ikasmateriala erabiliko da.

Aste kopurua

Prezioa

1

80€

2

150€

3

220€

 

Izena emateko, sakatu hemen.

 


ZINTZILIK – EMOZIOEN LABORATEGIA (LH3-DBH4)

Oreka, kirola, natura eta talde-lana jarduera ezberdinetan bat eginik, sakoneko barne emozioak askatzeko: superbibentzia, tirolina, trepa sarea, soka askea, ohe elastikoa, oreka jolasak, soken trebakuntza, eskalada, kutxak, patinaje tailerra eta ginkana.

 Aste kopurua

Prezioa

1

250€

2

500€

 

Izena emateko, sakatu hemen.