Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2021

2021 UDALEKUAK - ELORRIOKO TXINTXIRRI IKASTOLA

Irudia
  ELORRIOKO TXINTXIRRI IKASTOLA 2021 UDALEKUAK   NOIZ: Ekainak 21- uztailak 9 ORDUTEGIA: 9:30 – 13:30 ZAINTZA ZERBITZUA: 8:30-9:30 edo 13:30-14:30 – 20€ Aste bakoitza   IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: Maiatzak 23 Oharra: Udaleku guztietan ikasle kopuru jakin bat beharko da taldeak eratu ahal izateko, eta ume nahikorik ez balego, baliteke aste guztietan taldeak eratzea ezinezkoa izatea. Horrelakoetan, lekurik egonez gero, beste udalekuren batean parte hartzeko aukera egongo da, nahiz eta hasiera baten izena emanda ez izan.   EMAN HEGOAK - UDALEKU IREKIA (HH3-LH1) Udaleku honen helburua da dinamika eta jardueren bidez haurrengan gozamena eta plazerra sortzea, aldi berean umeen arteko harremanak eta elkarlana sustatuz. Ondoko gaiak landuko ditugu: • Lauburua, naturaren lau elementuak (ura, lurra, sua eta haizea). • Maite ditut maite gure bazterrak. • Gorputza, mugimendua, osasuna. • Harremanak eta emozioak. • Txapela buruan eta jolastu munduan.