AURKEZPENA: Kaixo familia, EKT - Elorrio kirol Taldearen izenean idazten dizuegu, Elorrioko hezkuntza zentroek osatzen duten elkarte bat gara , Elorrio Herri Ikastexea , Lourdesko Ama eta Txintxirri Ikastola. 2022-2023 ESKOLA-KURTSORAKO KIROL ESKAINTZA Guk kudeatzen ditugun kirol guztiek, dagozkien Diputazio, Federazio edo/eta EKTren asegurua dauzka te. Guk eskainitako ekintzek, ez dute zerikusirik Udaletxeko kirol-eskaintzarekin eta mistoak dira. Bi kirol mota bereizten ditugu: LEHIAKETA KIROLAK: - SASKIBALOIA ETA ESKUBALOIA - 10 URTETIK GORAKO UMEENTZAT DA. - Urtean zehar burutzen dira, asteko entrenamenduak eginez eta partidu edo lehiaketak burutuz. - Hilero kuota bat ordaindu behar da eta urtero apuntatzea beharrezkoa da, aurten apuntatuta egon arren. HASTAPEN /INIZIAZIO – KIROLAK: - Kirol desberdinak probatzeko aukera bat da. - ...